– EGITEN DUGUNA –
Sorgingunea
Sorgina da, sortzen duena, eta ondorioz, danok gara sorgin eta sortzaile. Hori da garaionen behin eta berriz errepikatzen duguna, eta hori jendarteratu nahi dugu, herri sortzaile bat izan gaitezen. Sormenaren sustapena eta sortzaileak babestea elkartearen helburu eta lan ildo nagusienetakoa da garaionen. Lan hori 2 ardatzetan gauzatzen dugu:
Sortzaileentzat elkartu, sentitu, pentsatu eta sortzekoespazioa.
Sorkuntza lanak plazaratzeko, jendarteratzeko gunea da, artistek eta jendarteak bat egiteko gunea alegia.
Sorgunea
Sortzeko gunea: Sortzaileentzat egonaldiak egin, euren artean elkartu, sentitu, pentsatu eta sortzeko espazioa
Zer da sorgunea?
“Natura, Sormena eta Ondare Soziala landuz, euskaraz eta euskal kultura oinarri hartutako sormena lantzeko kulturgunea da”
Sorgune, izenak dion moduan, Garaion-etik lan ildo honen bidez, sortzaileei haien sormen prozesuak gauzatzeko espazioa eskaini nahi diegu. Horretarako, gure elkarteak Ozaetan duen egoitza sortzaileen eskura jartzen dugu. Etxaldea, natur ingurune paregabean dago, Gasteiztik 18 kilometrotara, mundutik gertu baina hiriko erritmo eta zaratatik urruti. Etxaldearen ezaugarriek sormen prozesuak gauzatzeko aukera politak eskaintzen dizkigute: 300 m2-ko antzokia, 40m2 lau gela zabal, baliabide teknikoak, ezaugarri ezberdinetako kanpo espazioak, jan eta lotarako aukera, sukalde erabilera, wiffia …
Norentzat sorgunea
Sormena bizibide izan edo izan nahi duen edonor da ongi etorria. Hala ere, ondorengo sortzaile multzoak lehenetsi nahi ditugu sorgunearen bidez:
- ARABAR ETA DEBAGOIENEKO SORTZAILEAK: Hurbileko sortzailekin hasi gara eta eurak zaintzen jarraitu nahi dugulako
- EMAKUME SORTZAILEAK: Emakumeok sormen lanak gizarte mailan protagonismoa hartzen lagundu nahi dugulako
- HAUR ETA GAZTE SORTZAILE BERRIAK: Etorkizuneko sortzaileak erein, landu eta babestu nahi ditugulako
- NATURA, SORMENA ETA ONDARE SOZIALA BULTZATZEKO BILTZEN DIREN PROPOSAMEN ARTISTIKOAK: Gure hiru oinarriak nahaztuz sormen prozesu berriak bultzatu nahi ditugulako
- EUSKAL HERRIRA SORMEN LANAK GAUZATZERA ETORRI NAHI DUTEN EUSKAL DIASPORAKO SORTZAILEAK: Euskal herrian sortzeko aukera eskaini nahi diegulako atzerrian bizi diren euskaldunei
- SORTALDE-HEGO-IPAR-MENDE SORMEN EZAGUTZA JARDUERAK: Euskal herriko gune desberdinetako sortzaileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana bultzatu nahi dugulako
- SORMENA LANDU NAHI DUTEN GIZARTE ERAGILE TALDE DESBERDINAK: Gizarte eragileen artean sormena bultzatu beharrarekin bat egiten dugulako
Edonola ere, gure etxera etorri nahi duzuen guztiok deitu lasai, bidali zuen egitasmoa eta gustura aztertuko dugu, saiatuko gara txokoren bat moldatzen.
Zeintzuk dira sorgingunearen aukerak?
- Erresidentzia finkoak, bertan maiztasunez parte hartzeko aukera: sormen lanak gauzatzeko espazio finkoa eskaintzen dizuegu. Egunero, astero, hilero…, lanera etorri eta sormen prozesuak bizitzeko aukera. Erresidentzia finkoa izateko aukera da hau.
- Erresidentzia zehatzak, proiektu konkretu bat sortzeko aukera: lan edo egitasmo zehatz bat sortzeko egonaldi jarraia egiteko aukera eskaintzen dizuegu: bertan lan, lo eta jan egiteko aukerarekin epe zehatz baten barruan.
- Aurkezpena egiteko (pilotoa edo ofiziala) aukera: Erakustaldiak, publikoarekin probak, lehen irakurketak, proba pilotoak, aurre erakusketa bat…; Lautada, Gasteiz eta Debagoienako lagunak ditugu beti prest esperimentuak baloratzeko.
- Formazio bat eskaintzeko aukera: Diziplina desberdinetako taldeentzako formazio saioak antolatzeko espazioa ere bada.
JADA GARAION-EKO SORGINGUNEAN PARTE HARTZEN DUTEN SORTZAILEAK:
ESPAZIOAK
Sorkuntza Plaza
Sorkuntza lanak plazaratzeko gunea
Garaion-en kultur jarduera anitzak antolatzen ditugu sortzaileekin elkarlanean. Nekazal gunean, bertakoentzat, kultur jarduera anitzen eskaintza gauzatu nahi dugu, eta bestalde, hiritarrak natura hurbiltzeko ere balio du. Zinema saioak, Sua Filmaren grabaketa eta estreinaldia, Musikari egunak, Alboka eguna Araban, Bertso-akelarrea, bezalako jardunak izan ziren lehenak, ondoren etorri dira Zirko eguna, Ipuinen eguna, Murangileen topaketa eta Otarregintza erakusketa.
URTEROKOAK
Emakume Topaketa
Margolarien Eguna
Zirko Eguna
Zinema Eguna
Ipuinen Eguna
Artoartean
PUNTUALAK
Garion-eko sortzaileek ere eskaintzen digute euren lanak aurkezteko aukera eta inguruko herrietako lagunak gonbidatzen ditugu beratan. Aurre-estreinaldi, irakurketa saio, publikoarekin frogak, erakusketa frogak…
Bisitari puntualak ere izaten ditugu, plaza eske eta bila eta hauentzat ere tartea izaten dugu.