– EGITEN DUGUNA –

Haztetxea

Elkarteak bidean jasotzen eta sortzen duen jakintza hedatzeko gunea da, eta jakintza horrekin bizibidea sortzeko aukerak eskaintzea du ipar. Garaion-en prestakuntza eskaintzak 3 adar ditu:

Auzolanartean

Bidelagunen Prestakuntza

Aisialdian edo hezkuntzan diharduten bidelagunei beraien lana aberasteko eta etengabeko garapen ikuspegi bat izaten laguntzeko prestakuntza eta motibazio saioak eskaintzen ditugu. Ardatz ezberdinak uztartuz, bidelagunen lana humanizatzea dugu helburu sorkuntzatik, harreman onak sustatzetik, naturara hurbiltzetik…

Edukiak: Sormena eta sortzailetasuna; Natura eta sorkuntza; arte diziplina ezberdinak (zirkoa, antzerkia…); sexuak; harreman onak…

Nori zuzendua: haur, gazte edo helduekin diharduten bidelagunei; hezkuntza formalean edo aisialdian dihardutenei.

Iraupena: 4 ordu, 8 ordu, jardunaldiak, hitzaldiak… behar ezberdinetara egokitzen gara.

baserritarrartean

Nekazaritza Ekologikoa

Egunero jan beharra daukagula eta, gure amona eta aitonek, amonek bereziki, ondo erakutsi digute baratza zaintzen, haziak gordetzen, barazkiak kontserbatzen, sukaldean goxo-goxo egiten eta ondo jaten! Haiengandik jasotako jakituria hau altxor bat da guretzat eta ikastaroetan hau elkarrekin partekatzea izaten da helburua, praktikan jartzearekin batera noski! Garrantzitsua izaten da baita lan honetan jarduten dutenei bisitak egin eta euren aho eta tripetatik entzutea elikadura subirautzaren eta agroekologiaren praktika eta garrantzia. Eta are garrantzitsuagoa da oraindik bakoitzaren ibilbidea eta ametsa entzun eta moldatzea eta honi errealitatean lekutxo bat nola egin aztertzea, zergatik ez lan aukera sortu lur jardueretatik hala nahi badugu?

Edukiak: Ekologikoaren garrantzia, haziak eta hazitegiak, landareak eta landaketak, lurra (errotazioa…), ureztatzea, gaixotasun, izurrite eta sendabideak (landare urak), lanabesak eta erabilerak, landareen arteko elkar eraginak, ilargiaren eragina…

Nori zuzenduta: hartzaile ezberdinei egokitutako ikastaroak antolatzen ditugu: langabetuak, gazteak, helduak, jubilatuak…

Iraupenak: 50 ordu, 150 ordu, 4-8 ordu, hitzaldiak… behar ezberdinetara egokitzen gara.

Lanbiderekin elkarlanean: urtero, Lanbiderekin elkarlanean, langabeei zuzendutako ikastaroak antolatzen ditugu. Dohain izaten dira eta garaionen egoitzan, Ozaetako Otaza auzoan antolatzen ditugu. Langabea bazara eta interesaturik bazaude, deitu iezaguzu.

otarregintza

Otarregintza eta Egiturak

OTARREGINTZA OTARRAK BAINO ASKOZ GEHIAGO
Otarregintzak aukera ugari zabaltzen dizkio material berdeak eta sorkuntza gogoko duen jendeari. Otarregintzako teknikak arlo ezberdinetan aplikatu daitezke: arkitektura berdean, barne espazioen diseinuan, kanpo espazioen diseinuan (paisajismoa, hesiak, lorategiak, jolaslekuak, parkeak…), eskulturgintzan, … Ikastaroetan Praktikari garrantzia handia emango zaio, otargintzako teknikak barneratzeko modurik onena aritu eta prozesua bizitzea delako.

Edukiak: Otarregintza antzinako ofizioa eta egungo lanbideak, otarregintza Euskal Herrian, zume landaketa, zuntz naturalak txirikordatzeko material eta teknika ezberdinak, lantresnak, otarregintza tradizionala eta gaur egungoa, adar eta zumezko egitura lehorrak, zume biziko egiturak, hesiak….

Nori zuzenduta: hartzaile ezberdinei egokitutako ikastaroak antolatzen ditugu: langabetuak, gazteak, helduak, jubilatuak…

Iraupena: 4ordu, 16 ordu, 75 ordu…. behar ezberdinetara egokitzen gara.

Lanbiderekin elkarlanean: urtero, Lanbiderekin elkarlanean, langabeei zuzendutako ikastaroak antolatzen ditugu. Dohain izaten dira eta garaionen egoitzan, Ozaetako Otaza auzoan antolatzen ditugu. Langabea bazara eta interesaturik bazaude, deitu iezaguzu.