– EGITEN DUGUNA –

Bizipenak

Haur eta Gazteentzat

Haur eta gaztetxo taldeei zuzenduta hezkuntza programa anitza lantzen eta eskaintzen dugu. Ikastetxeetan, bestelako lokaletan, kalean edo Garaion-en etxaldean gauzatu daitezkeen ekintza ezberdinek osatzen dute katalogoa.

Bizipenetatik hitz jarioetatik baino askoz gehiago ikasten dugula sinesten dugu. Horregatik planteatzen ditugun tailer eta saioak bizipenetan oinarritzen dira. Norberak bere esperientzia bizi eta sentitzeko aukera duen heinean bere ikasketaren protagonista bihurtzen da. Guzti hau jolasarekin nahastuta eta ondo pasatuz egiten badugu bikaina izango da lortuko dugun emaitza!

Edukiak

sortzailetasuna, arteak, ekintzailetasuna, parte hartzea, natura, baserria eta nekazaritza, elikadura osasuntsua, euskara.

Nori zuzenduta

ikastetxeei, gaztelekuei, ludotekei, udalekuetako taldeei, guraso batzordeei…

Hona hemen ekintza guztiak banan-banan:


Auzolanartean

Auzolanartean

GAZTEEKIN AUZOLAN NATUR-ARTISTIKOAK
Gazteen artean sortzailetasuna, haien buruenganako konfiantza eta talde lana, auzolana, sustatzea helburu du Auzolanartean programak. Horretarako, gazte taldeekin, haiek erabakitako mezu bat jendarteratzeko, natur elementuekin arte lan bat sortzen dugu.

Nori zuzenduta: 12 urtetik gorako gazteei; Ikastetxeetan, gazte-lekuetan, elkarteekin…

Ezaugarri nagusiak: 5 orduko tailerra. 20-25 laguneko taldeentzat.

ekintzaileartean

Ekintzaileartean

GAZTEAK DIRA ETORKIZUNEKO PROTAGONISTAK
Gazteen artean ekintzaile izateko gogoa piztea eta horretara animatzea du helburu Ekintzaileartean programak. Horretarako, haien ametsak identifikatu eta horietatik abiatuz proiektuaren garapen ibilbidea ezagutu eta bizitzeko aukera eskaintzen zaie gazteei.

Nori zuzenduta: 14-18 urte bitarteko gazte taldeei. Ikastetxeetan, gazte-lekuetan, udalekuetan…

Ezaugarri nagusiak: 2-4 orduko tailerra. 20-25 laguneko taldeentzat.

baserritarrartean

Baserritarrartean

LURRA, ELIKADURA ETA OSASUNA
Haurrak elikaduran, natur erantzukizunean eta elkarbizitza sanoan heztea helburu dien programa da Baserritarrartean. Bertakoa, garaikoak, ekologikoak, kontsumo arduratsua eta beste kontzeptu batzuk lantzen ditugu, modu ludiko eta praktikoak.

Nori zuzenduta: 5-12 urte bitarteko haurrei. Ikastetxeetan, ludoteketan, udalekuetan…

Ezaugarri nagusiak: 20-25 laguneko taldeentzat. Iraupenari dagokionez, 2 aukera: ordu beteko saioa eskolan edo garaionen egun pasa.

Sormen Tailerrak

Sormen Tailerrak

SENTITU, ATERA ETA GOZATU GUZTIOK BARRUAN DUGUN SORMEN GAITASUNAREKIN
Sormena guztiok barruan dugun ahalmena da, ikasi eta landu egin daitekeena. Sormena jarrera bat da, egoerak aldatzeko gogoan oinarritua. Sormenak, ahalegina eskatzen du: gogoeta, planifikazioa, baliabideekin dantzan hastea, frogak egitea, aukera ezberdinak frogatu eta bide egokiak bilatzea. Ez da magia, ez da gutxi batzuen pribilegioa. Sormena barruan dugu, bilatzen eta bizitzen ikasiko dugu tailer ezberdinen bidez.

Guztion barruan dugun sormen horrekin konektatzeko, tailer parte-hartzaile eta ludikoa proposatzen dizuegu: natur elementuekin jolas parkea egitea. Parkea eraikin ondoren, bertan jolas egin eta gozatuko dugu!

Nori zuzenduta: 6-12 urte bitarteko haurrak.

Ezaugarri nagusiak: 4 orduko tailer ludiko eta parte-hartzailea. dinamika parte-hartzailea. 20-25 laguneko taldeentzat.

Egunpasa txangoak

Egunpasa txangoak

NATURA ETA ARTEA BIZI, GOZATU, SENTITU ETA IKASI
Garaion naturartea elkarteak Otazan duen etxaldea toki paregabea da egunpasa txangoak antolatzeko. Natura eta arte tailer eta ekintza ezberdinen menu bat eskaintzen dugu datorrenak bere txangoa planifika dezan taldeen izaera, helburu eta gustuetara egokituz. Gainera, txangoa ikuskizun batekin borobildu daiteke, gurekin elkarlanean diharduten artista ezberdinen espektakuluak ere aukera dituzue!

Tailer edo ikuskizunak kontratatu gabe, espazioa bera ere eskaintzen dugu taldeek antolaturiko ekintzak gauzatu ahal izateko.

Nori zuzenduta: 5-18 urte bitarteko haur eta gazteak. Familiak….

Ezaugarri nagusiak: adin, ezaugarri, interes eta iraupen ezberdineko egun pasak antolatzen ditugu. Eskatu ekintza zehatzen katalogoa eta tarifak.

Bizipenak Barrundian

Bizipenak Barrundian

Garaion-darrontzat bertakotasunak garrantzi handia dauka. Horregatik gure gogo eta ametsak Barrundiatarrekin partekatzea mimoz egin nahi dugun lana da. Gure hezkuntza proiektua Barrundiako haur eta gazteei eskaintzeko ahalegina egiten dugu eta bide horretan, ekimen ezberdinak gauzatu ditugu:

  • Barrundiako udalekuak antolatu ditugu
  • Barrundiako gaztetxoei Laudata Zinemaldia ekimena eskaini diegu
  • Barrundiako ikastetxe ezberdinetan Araban Bada eta Auzolanartean jarduerak gauzatu ditugu

Eta haiekin lanean jarraitzeko asmoz eta ilusiz darraigu…

Egunpasa txangoak

Araban BADA

GAZTEAK DIRA EUSKARAREN ETORKIZUNAREN PROTAGONISTAK

  • Araban euskara dakiten gazteak badira
  • Araban euskara biziberritu eta aberastu nahi duten gazteak badaude
  • Araban euskaraz gozatu nahi duten gazteak bizi dira
  • Araban euskaren iraupenaren erantzukizuna sentitzen dute gazteak badira
  • Araban gazteak euskaraz bizitzeko gogoa badute

ArabAN BADA egitasmoak guzti hau horrela dela egiaztatu nahi du eta dat pragmatikoekin jantzi.
Zer egin nahi dute gazteek, zer behar sentitzen dute, zer gogo dute… guzti horretaz beraiekin hitz egin nahi dugu.
Eta aldi berean, euskarak Araban egin duen biziberritzeko lana goraipatu eta etorkizunean euskararen eragile eta protagonista egungo gazteak izango direla sinestarazi.

Nori zuzenduta: 14-18 urte bitarteko gaztetxoei. Ikastetxeetan edozein hizkuntza ereduko taldeei, euskara batzordeei…

Ezaugarri nagusiak: Ordu beteko dinamika parte-hartzailea. 20-30 laguneko taldeentzat.