Bizi Bizia

Zer da?

Zume bizia (zuhaiskak) landatuz jolasgune berdeak sortzea.
Herritarren partehartzearekin eta herriarentzat. Eskolako partaideen (ikasle, irakasle edota guraso) partehartzearekin eta eskolarentzat.

Natura eskoletara sartzeko modu bat da, bere ziklo guztiak ikusi ahalko direlarik.Urte osoan zehar zumeak dituen aldaketak ikusteko aukerak izango ditu ikastetxeak edo plazak: neguko hosto erorketa, udaberriko kimu berrien jaiotza, udako itzal fresko loredunak eta uztailean inuzketak eman ditzazken aukera guztiak berriz ere hasi ahal izateko, landareak ugarituz.

Estruktura BIZIA izateaz gain IRAUNKORRA da; eta jolasgune, egon leku, izkutaleku…bezala ERABILGARRIA. Eta garaika ALDAKORRA.

Helburuak

Naturarekin harremantzea

Land art kontzeptuaren ezagutza eta fibra begetaletara gerturapen bat. Naturan eta naturarekin egiten diren artelanen ezagutza eta erabilerak bistaratzea.
Artelan ziklikoak dira. Urtaroka aldaketak begibistakoak dira eta bizia den heinean eraldaketak gertatuko dira, ziklo naturaletaz jabetzeko aukera ematen digu.

Sortzaioetasunaren sustatzea

Garaionek pertsona ororen sortzailetasunean sinisten du eta ekintza guztietan hori bultzatzen saiatzen gara partaide bakoitza sortzaile kontsideratuz, artista. Bakoitzaren ideietatik sortutako proiektuak. Denak izango gara sorgiñak, sortuko dugunak.

Elkarlana bultzatzea

Partaideen artean bizirik dagoen jolasgune bat sortuko da. Herritarren ideia eta ametsetatik sortutako diseinuarekin egindako jolaserako espazioa bat, euren jolasteko moduak eta gogoak kontutan hartuko dituena.
Herritarron artean egina denez, jolasgunerako lotura handia lortzen da, “guk egina”, “gure ideiekin egina”…, espazioaren zaintza eta ardura hartzen dute partaideak.
Bizirik eta ongi zaintzen bada urtetarako jolasgunea izango da,herritar guztien gozamenerako. “Guk egina eta guretzako”.
Auzolanaren kontzeptua berreskuratzen dugu, modu oso praktiko eta dibertigarrian, herritarren arteko kohesioa eta elkarrekin egiteko gaitasunean sinesmena ereiteko balio du.

Egindako lana balorean jartzea

Jolasgunea burutzean egindako lan guztiak bere inguruan azalduko dira (argazki eta marrazkiekin). Gainera sare eta komunikabide bidez bere zabalkundea egingo da.
Horrela, partaideen aldetik sortuko den espazio berria zaindu eta babesteko ardura lortzea errazagoa izango da, taldearen jabekuntzarekin batera.

Nola egingo dugu? Metodologia:

Saio ezberdinetan.

1. Elkar ezagutza eta naturartea kontzeptuaren aurkezpena, material ezberdinak ezagutuko ditugu . Zumea eta otargintzaren ezagutza bat eta historian zehar gure herrian izan duen garrantziaz gain gaur egun dituen erabilera ezberdinak ikusiko ditugu. Horien artean zume biziko egiturak daude, urtaroka aldatzen joango direnak, garaika landareak bizi duen etapa erakutsiz. Hezkuntza barruan unitate didaktiko bezala oso erabilgarria da irakasleentzat, hainbat gaitan sakondu baitezakegu: matematiketana (estrukturari dagokionean), naturan (fibra bejetalak, landaretza…), baita historian ere (gure herrietan otargintzaz gain altzariak ere egin dira kanpoko hotel aberatsetarako).

2. Bigarren saio batean denen artean zer egingo den erabakiko dugu, eta hori egiteko zer baliabide behar ditugun. Partehartzaile guztien artean antolatu beharko gara eta kokapena eta modua zehaztu beharko ditugu. Protagonismoa partehartzaile guztiek izango dute eta denek izango dute ardura bat proiektuaren barruan.

Ondoren estruktura bera irudikatuko dugu eta maketa txikiek lagunduko digute horretan. Gainera beste hainbat natur elementurekin egitura berari itsatsirik edo laguntzen dioten lantxo txikiak ere egin izan ditugu: adarrak erabiliz, zumea bera, laztoa…

3. Behin dena pentsatu eta antolatuta dagoenean ekintzarako eguna zehaztu eta iritsiko da. Lekuko lurra prestatzen da, horretarako garbiketa egin behar bada, garbitu…eta ondoren landaketa egiteko zanja egingo dugu. Adostutako estrukturaren oinarrian egingo dugu zanja, neurriak ere kontutan hartu eta kalkulatuta egingo da. Bertan zumea landatuko da, landare bakoitzaren artean tarte bat gordeta. Behin landaketa eginda dagoenean forma emateari ekingo zaio. Lehenago adostuz gero zume biziaz gain zume lehorra ere erantsi diezaiokegu estrukturari, baita besterik ere..

4. Eraikuntza egiten dugunean ikastetxeko kide orori prozesuaren azalpena egingo zaie, azken finean denek erabiliko dute espazio berria, eta artisten lana goraipatzeko modu bat izango da, partaideen jabekuntza helburu.

5. Mantenu lanak. Zumeak ur asko behar du bizi ahal izateko eta ureztatze sistema bat jarriko zaio egiturari.