Skip to content

garaion

Gure Ibilbidea

Garaion, beste ezeren gainetik, lagun multzo handia da. Ilusio asko eta baliabide ekonomiko gutxirekin egin dugu aurrera, baina altxorrik ederrena ondoan dugula: lagunak; eta lagunen lagunak; lagun handi eta txikiak; hemengoak eta hangoak; sukaldari eta iturginak; albokari eta nekazariak; denetarikoak; denetarik eskaini digutenak! Eskerrik beroenak guztiei, bakoitzari. Bihotzetik-bihotzera!

Garaion-en, lagunek parte-hartzeko bide anitzak dituzue: bazkide egitea, auzolanetan parte-hartzea, ideia edota egitasmoak proposatzea, laguntza eskatzea eta ematea, harremantzea, edo asanblada irekietara etortzea dira esanguratsuenak.

Auzolankideak

Auzolana Garaion-en izaeraren oinarri nagusia da. Gure arbasoengatik jasotako egiteko modua bat, eta guretzat ondore oso baliotsua izan da.

Lagun askorekin, elkarlanean, hondamendian zegoen behitegi eta etxalde bat berreraiki eta kulturgune bezala, biziberritzeko aukera izan dugu.

Gure Izaeraren Ezaugarri Nagusiak

  • SORTZAILETASUNA BULTZATU NAHI DUGU. Denok gara sortzaile, denok gara sorgin, horixe da etorkizun hobea eraikitzeko guztiok barruan dugun tresna.
  • NATURAREN ALDEKO JARRERA BULTZATZEN DUGU.
  • HARREMAN ONAK BULTZATU NAHI DITUGU: emozioak aintzat hartzen dituztenak; sexualitatearen bizipen anitzak onartzen dituztenak; pertsona bakoitzaren ezaugarri partikularrak errespetatzen dituztenak; goxotasunetik eta errespetutik eraikitakoak; … Harreman zuzena eta humanismoa dira gure ardatzak.
  • AUZOLANA: jasotako ondarea, altxorra, dugu auzolana. Auzolana erabiltzen eta bultzatzen dugu. Auzolana sustatu nahi dugu jendartearen garapen osasuntsurako tresna gisa.
  • IDENTITATE GUZTIAK ONARTUZ ETA ERRESPETATUZ EUSKALDUNAK GARA.
  • FEMINISTAK GARA.
  • ELIKADURA BURUJABETZA BULTZATZEN DUGU.