Egiten Duguna

Sorgingunea

Sorgina da, sortzen duena, eta ondorioz, danok gara sorgin eta sortzaile.

Hori da garaionen behin eta berriz errepikatzen duguna, eta hori jendarteratu nahi dugu, herri sortzaile bat izan gaitezen. Sormenaren sustapena eta sortzaileak babestea elkartearen helburu eta lan ildo nagusienetakoa da garaionen.

Haztetxea

Elkarteak bidean jasotzen eta sortzen duen jakintza hedatzeko gunea da, eta jakintza horrekin bizibidea sortzeko aukerak eskaintzea du ipar.

Bizipenak

Haur eta Gazteentzat

Haur eta gaztetxo taldeei zuzenduta hezkuntza programa anitza lantzen eta eskaintzen dugu. Ikastetxeetan, bestelako lokaletan, kalean edo Garaion-en etxaldean gauzatu daitezkeen ekintza ezberdinek osatzen dute katalogoa.