Ane Arrugaeta
Antzerkia
Arrapastaka
Proiektuaren helburua:
Orain dela hiru urte idatzitako pieza baten euskaratze prozesua burutzea gustatuko litzaidake.
Piezaren egitura errespetatuz, baina aldi berean, hizkuntzaren aldaketak behar dituen beharrei aurre eginez. Garion Sorgingunean pieza honen lanketa egiteko leku aproposa izan daitekeela uste dut.
Sipnosia:
Pertsonaia presaka eta korrika bizi da. Momenturo gauzak egiteko premia edo beharra sortzen zaio, bere barneko hutsuneak eta galerak asetzeko. Estresa eta erritmo zoro baten barruan bizi den pertsona baten ispiluaren isla izan nahi da pieza hau.
Pertsonaiak barneko bilaketa batean murgilduta dago zoriontasunaren bidea topatu nahian. Ekin baina ezin. Bakardade sentsaziotik ihes egiteko bere bizitza hamaika gauzekin eta ekintzekin betetzen ditu. Sorkuntza honek gogoeta bat utzi nahi du airean: zer izango da pertsonai honek behar duena barneko beharra asetzeko edo bere hutsunea beteko duena lortzeko?
Iruditegi honetatik hasita, pieza berriz ere gorpuztu nahiko nuke. Baina oraingoan oholtza gainean pertsonaiaren bizipenak, emozioak eta sentimenduak euskaraz izatea gustatuko litzaidake.