Maddi Goikoetxea
Torturen gaia tailer eta bideogintza
Artea Erreparazio
Txiki-txikitatik pasioa izan dut antzerkia eta horretan aritu izan naiz hainbat modutan.
Pasa den urtean antzerki fisikoaren inguruko formakuntza intentsibo bat burutu nuen Buenos Aireseko “Cabuia” eskolan, Jaques Lecoq-en pedagogian oinarritutakoa.
Antzerki “fisiko” bezala ezaguna den honek, gorputzarekin lotura handiagoa duen, gorputzetik bertatik sortzen den antzerki bat bilatzen du; gehiegizkoa deritzon mundu intelektual eta arrazionaletik urrunduz, eta intuizioari, emozioei, zein bizi-esperientzia sakonago bati bide eginez. Gizarte Antropologian ere graduatua naizenez gero, bi diziplinok uztartzea dut helburu: Antropologiak gizakiaren sena aztertu nahi du; eta antzerkiak, nire ustetan, sen hori adierazteko gaitasuna dauka. Esan dezagun artea helburu handi
horren eskura jarri nahi dudala. Mundu osoan zehar zapaltzen gaituzten balore kapitalista, patriarkal, kolonial.. horien aurrean, erritual kolektibo bat.