– EGITEN DUGUNA –

Sorgingunea

Sorgina da, sortzen duena, eta ondorioz, danok gara sorgin eta sortzaile. Hori da garaionen behin eta berriz errepikatzen duguna, eta hori jendarteratu nahi dugu, herri sortzaile bat izan gaitezen. Sormenaren sustapena eta sortzaileak babestea elkartearen helburu eta lan ildo nagusienetakoa da garaionen. Lan hori 2 ardatzetan gauzatzen dugu:

Sortzaileentzat elkartu, sentitu, pentsatu eta sortzekoespazioa.

Sorkuntza lanak plazaratzeko, jendarteratzeko gunea da, artistek eta jendarteak bat egiteko gunea alegia.

Sorgunea

Sortzeko gunea: Sortzaileentzat egonaldiak egin, euren artean elkartu, sentitu, pentsatu eta sortzeko espazioa

Zer da sorgunea?


“Natura, Sormena eta Ondare Soziala landuz, euskaraz eta euskal kultura oinarri hartutako sormena lantzeko kulturgunea da”


Sorgune, izenak dion moduan, Garaion-etik lan ildo honen bidez, sortzaileei haien sormen prozesuak gauzatzeko espazioa eskaini nahi diegu. Horretarako, gure elkarteak Ozaetan duen egoitza sortzaileen eskura jartzen dugu. Etxaldea, natur ingurune paregabean dago, Gasteiztik 18 kilometrotara, mundutik gertu baina hiriko erritmo eta zaratatik urruti. Etxaldearen ezaugarriek sormen prozesuak gauzatzeko aukera politak eskaintzen dizkigute: 300 m2-ko antzokia, 40m2 lau gela zabal, baliabide teknikoak, ezaugarri ezberdinetako kanpo espazioak, jan eta lotarako aukera, sukalde erabilera, wiffia …

Zer da sorgunea?

Norentzat sorgunea

Norentzat sorgunea


Sormena bizibide izan edo izan nahi duen edonor da ongi etorria. Hala ere, ondorengo sortzaile multzoak lehenetsi nahi ditugu sorgunearen bidez:

  • ARABAR ETA DEBAGOIENEKO SORTZAILEAK: Hurbileko sortzailekin hasi gara eta eurak zaintzen jarraitu nahi dugulako
  • EMAKUME SORTZAILEAK: Emakumeok sormen lanak gizarte mailan protagonismoa hartzen lagundu nahi dugulako
  • HAUR ETA GAZTE SORTZAILE BERRIAK: Etorkizuneko sortzaileak erein, landu eta babestu nahi ditugulako
  • NATURA, SORMENA ETA ONDARE SOZIALA BULTZATZEKO BILTZEN DIREN PROPOSAMEN ARTISTIKOAK: Gure hiru oinarriak nahaztuz sormen prozesu berriak bultzatu nahi ditugulako
  • EUSKAL HERRIRA SORMEN LANAK GAUZATZERA ETORRI NAHI DUTEN EUSKAL DIASPORAKO SORTZAILEAK: Euskal herrian sortzeko aukera eskaini nahi diegulako atzerrian bizi diren euskaldunei
  • SORTALDE-HEGO-IPAR-MENDE SORMEN EZAGUTZA JARDUERAK: Euskal herriko gune desberdinetako sortzaileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana bultzatu nahi dugulako
  • SORMENA LANDU NAHI DUTEN GIZARTE ERAGILE TALDE DESBERDINAK: Gizarte eragileen artean sormena bultzatu beharrarekin bat egiten dugulako

Edonola ere, gure etxera etorri nahi duzuen guztiok deitu lasai, bidali zuen egitasmoa eta gustura aztertuko dugu, saiatuko gara txokoren bat moldatzen.

Zeintzuk dira sorgingunearen aukerak?


  • Erresidentzia finkoak, bertan maiztasunez parte hartzeko aukera: sormen lanak gauzatzeko espazio finkoa eskaintzen dizuegu. Egunero, astero, hilero…, lanera etorri eta sormen prozesuak bizitzeko aukera. Erresidentzia finkoa izateko aukera da hau.
  • Erresidentzia zehatzak, proiektu konkretu bat sortzeko aukera: lan edo egitasmo zehatz bat sortzeko egonaldi jarraia egiteko aukera eskaintzen dizuegu: bertan lan, lo eta jan egiteko aukerarekin epe zehatz baten barruan.
  • Aurkezpena egiteko (pilotoa edo ofiziala) aukera: Erakustaldiak, publikoarekin probak, lehen irakurketak, proba pilotoak, aurre erakusketa bat…; Lautada, Gasteiz eta Debagoienako lagunak ditugu beti prest esperimentuak baloratzeko.
  • Formazio bat eskaintzeko aukera: Diziplina desberdinetako taldeentzako formazio saioak antolatzeko espazioa ere bada.

Zeintzuk

JADA GARAION-EKO SORGINGUNEAN PARTE HARTZEN DUTEN SORTZAILEAK:
  • Nai Imaginazioak

    Urte asko lan egin ondoren, Unai Saenz “Nai” artista Gasteiztarrak, 2008 urtean “Imaginaciones Nai” sortzen du. Bere irudimen guztiak egi bihurtzen dira ikuskizun luze eta motzen bitartez, malabareak guztien arteko puntu bateratzaile bezala jarriz, baina bai dantza eta bai antzerkiak presentzia handia daukala ahaztu gabe, mota guztietako.

     

  • Organik - Ameztu Produkzioak

    Ameztu Produkzioak

    Ameztu Produkzioak 2006an sortutako antzerki produktora bat da. Geroztik 600 ikuskizunetik gora egin ditu Euskal Herri osoko plazak eta eskenatokiak algaraz eta ilusioz betez, haur zein helduentzat zuzendutako antzerki lanetan.

    Araiako umore jaialdian, Kaldearten, Gasteizko eta Donostiako aste nagusian, Tarregako firan, Azpeitiko euskal antzerki jaialdian,… egondakoak ditugu.

     

  • Alex Mendizabal

     

  • Nalua generoarekin jolasean

    Ruth Garcia Cordero, Nalua, 1993an Zaragamako eskola popularrean hasi zen akrobazia munduan. Ondoren, dantza, klowna, zirko teknika eta elementu anitzak ikasi eta esperimentatu ditu, espektakuluak sortzeko… Amsterdam, Kuba, Suiza, Iruña eta Gasteizen, bere kurrikulamak 21 urteko lan etengabea darama idatzita.

    Garaion-en, 2012an hasi zen lanean Nalua, bizkar hezurreko gaixotasun larri eta luze baten ondoren, poliki-poliki hasi zen bere zirko eta antzerki lanak errepasatzen. Udara hartan “Los filonautas” akrobata italiarren egonaldia izan genuen eta haiek izan ziren Naluaren lana zuzentzen eta bere buruari konfiantza berpizten lagundu ziotenak Garaion-eko publikoarekin laguntzarekin. Ederra izan zen esperientzia eta ordutik urtero etortzen da gurera 3-4 egunetako egonaldik egitera. Iaz Fakirren espektakulua musikatu zuzenarekin sortu eta entseatzeko erabili zuen.

     

  • Nahia iparragirre

    Dantzari, antzerkilari eta trapezista. Haur hezkuntzako goi mailako titulua. Kale antzerkian aritua, horretarako beharrezkoak diren diziplinak jorratuz; hanka palo, swing, ipuin kontalari, akrobaziak… Legaleon T , Oihulari klown, Ander Lipus, Jordi Cortes, Maria Fux eta beste hainbat talde eta aktore/aktoresa eta dantzariekin formatua .

    Gaur egun “Allarte” taldeko partaide eta oihal eta trapezioko irakaslea da. Psikomotrizitateko ikasketak Bergarako Uned-en egiteko eskaria egina du. Hezkuntzan, arte diziplina desberdinak jorratuz pertsonok, aske, justu eta zoriontsuagoak izateko aukera izango dugulako lanean jarraitzea da asmoa.

    “Garaion 2013ko abuztuan ezagutu nuen, bertan bi urtez (13/14an) bi aste igaro nituen, trapezio eta tela lanetan bakarreko espektakuloa lantzen. 2015an ere bueltatzeko asmoa dut eta oraingoan dantza eta akrobaziak elkartuko ditut lurretik zerura esperientzien bila eta gaur egun eskaintzen dudan ikastaroaren esperimentazioak egiteko aukera ere izango dut, pintura eta mugimendua nahasten dudana.” Bi astetako egonaldia izango da eta 2015ko abuztuan buruko da.

     

  • oihane-enbeita

    Oihane Enbeita

    Antzezle, Bertsolari, Kultur teknikari, hezitzaile, osasungile. Horrela dio bere erresidentzia eskaerak:
    Antzerkian eta esku terapietan aritua. Gorakada, Hortzmuga, Antzerkiola Imaginarioa… taldeetan antzezle lanak egin ditu, CAF Elhuyar sarien 19. Edizioan sorkuntza beka saria lortu zuen talde lanean “Balio Berriz Balio” proiektuarekin eta arte instalazioa garatu. Bertsolari aritutakoa, Euskal Herriko txapelketak barne, eskuko terapiak lantzen ditu azken urteotan.

    “Garaion-eko espazioan egonaldia egin gura neuke sorkuntza proiektu baterako aurre-lanketa egin ahal izateko.“
    Garaion-ek eskaintzen duen espazio fisiko eta naturala guztiz aproposa dela dio Oihanek, biluzte lan honetarako, izan ere, jadanik 2013ko uztailean lanean egon zen monologoa lantzen. Aurten ere bi aste pasako ditu Garaion-eko etxaldean.

     

  • Kepa Errasti – Aitona Mantagorria (filma)

    Kepa Errasti euskal aktoreak MAMI LEBRUN obraren aurrelanak gauzatzeko garaionen sorgunea erabiltzeko eskaera egin digu:
    “Garaion-en, taldekideok testuarekin lehen kontaktua egitea da asmoa. Lehen irakurketa bat burutu, moldaketa posibleak begiratu eta ikuskizuna zutik jartzeko lehen ideiak landu. Inprobisazioetan oinarritutako ariketa batzuk egingo genituzke behar gehien duten eszenak borobildu eta ideia berriak hausnartzeko. Aberasgarria da horrelako lan prozesutan lansaio intentsiboak egitea eta horregatik iruditzen zaigu Garaion moduko espazio bat horretarako toki aproposa. Asmoa urte amaierarako edo datorren urte hasierarako estreinatzea da, eta garrantzitsua izango litzateke udara ingururako lehen egonaldi hau egiteko aukera izatea.”

     

  • Los Filonautas

ESPAZIOAK

Sorkuntza Plaza

Sorkuntza lanak plazaratzeko gunea


Garaion-en kultur jarduera anitzak antolatzen ditugu sortzaileekin elkarlanean. Nekazal gunean, bertakoentzat, kultur jarduera anitzen eskaintza gauzatu nahi dugu, eta bestalde, hiritarrak natura hurbiltzeko ere balio du. Zinema saioak, Sua Filmaren grabaketa eta estreinaldia, Musikari egunak, Alboka eguna Araban, Bertso-akelarrea, bezalako jardunak izan ziren lehenak, ondoren etorri dira Zirko eguna, Ipuinen eguna, Murangileen topaketa eta Otarregintza erakusketa.


URTEROKOAK

sorgunea

Emakume Topaketa

Nekazalgune eta hirietako emakumeen arteko topaketa, elkarezagutu ondoren, sormen tailerretan sortzaile bihutzeko.
Sorgingunea

Margolarien Eguna

Muralgileak izan ditugu gonbidatu, graffitiak, mural erraldoiak, teknika desberdinak, maketak, probak.., eztabaidan eta praktikan jarriz.
sorgunea

Zirko Eguna

Akrobazia, aereoak, malabarrak, klownak, guztiak etortzen dira euren lanak hobetzera, erakustera eta iraskastera.
sorgunea

Zinema Eguna

Muralgileak izan ditugu gonbidatu, graffitiak, mural erraldoiak, teknika desberdinak, maketak, probak.., eztabaidan eta praktikan jarriz.
sorgunea

Ipuinen Eguna

Arabar ipuin kontalariak biltzen ditugu kontalari eta euren albora Euskal Herriko 11 ipuinzale eta ipuinkontalari biltzen dira eta guztiak izaten dute euren ipuinentzako plaza.
sorgunea

Artoartean

Arlo sai baten 2 Hk inguruko laberinto sortzen dugu abuztu bukaeratik urrira, landareak 1,5mtik gora hartzen duen urtetan. Arto artean sortzaile harra aurkitu behar da eta aurkitu duenak berriz gorde, jolas amaigabea goizetik gauera.

PUNTUALAK

Garion-eko sortzaileek ere eskaintzen digute euren lanak aurkezteko aukera eta inguruko herrietako lagunak gonbidatzen ditugu beratan. Aurre-estreinaldi, irakurketa saio, publikoarekin frogak, erakusketa frogak…

Bisitari puntualak ere izaten ditugu, plaza eske eta bila eta hauentzat ere tartea izaten dugu.